XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mirari ori egiten ba'dek, ez dik iñork ezer egingo.

Ire alde izango nauk ni ere-ta.

Bañan bertan bera utzi bearko dituk ire aundi-naiak...

Gorroto izango die beti euskaldunak...!.

GARTZI-XIMENO - Nik ez det aundi-nairik, Jaun Migel...!.

- Nere eginbearra betetzea besterik ez det nik nai... Barkatu, Jaun Migel.

- Gazteluzar'era joan bear det.

- Ez det aieri okerrik gertatzerik nai!.

JAUN MIGEL - Ago pixka-batean oraindik, Gartzi-Ximeno....

PETRONILA - Gelditu zaite, Gartzi-Ximeno....

- Nik zaituko ditut-eta Ranimiro ta Amaia.

Eta ikusleen eskubi-aldetik izkutatuko da Petronila.

JAUN MIGEL - (Arrituta).

- Ez al'uan ori Etxeberriko zoroa?.

GARTZI-XIMENO - Zorotzat euki deguna, Jaun Migel...!.

- Bañan ez ote du gu-guztiok baño buru argiagoa!.

JAUN MIGEL - (Leengo leloari eldu-ta).

- Gartzi-Ximeno, ik baitu dek Ranimiro.

- Ta ik baitu dekalako, ire eskuetan daukakela aren bizia, uste dek ik....

- Eta ori ez dek orrela...

GARTZI-XIMENO - Zergaitik ez?.

JAUN MIGEL - Ire alde asko esan nai dik ire asmo orrek... Baño ez ago zuzen...!.

- Ez ik, eta ez nik, ez diagu gure eskuetan Ranimiro'ren bizia!.

GARTZI-XIMENO - Zergaitik ez, Jaun Migel...? Ez al'da onela izan orain arte?.

JAUN MIGEL - Ez diagu euskaldunok ori bezelako gizonik baitu orain-arte.

- Eta baitu izan ditugunak, bertan il izan zituagu beti.

- Beste ainbeste egiten zien gure etsaiak gurekin ere....

- Bañan Ranimiro'rekin ez zegok ori egiterik orain.

- Epaitua izan bearko dik, ba....